Espainiak irabazi egin dio Uruguairi. Malagako estadioan jokatu da Espainia eta Uruguairen arteko partidua. Espainia irabazteko prest etorri da aurreko astean galdu ondoren. Hasieran aurretik egon arren, gero Uruguaikoek aurre hartu diote. Baina azkenean publikoaren animoekin, berriro aurretik jartzea lortu eta irabazi egin dute.
0 Comentarios
KONTXAKO BANDERA 2016 Urdaibaik Kontxako Bandera irabazi du Hondarribia atzean utzita. Lehenengo igandean, irailaren 4an, txanda desberdinetan jokatuta eta tentsio handian, Urdaibaik 1,78 segundo atera zizkion Hondarribiari. Bigarrenean, irailaren 11n, ohorezko txandan jokatu zuten elkarren aurka, Kaiku eta San Juanekin batera. Estropada osoan nahiko parekatuta joan ondoren, bermeotarrek 7 segundo atera zizkioten hondarribiatarrei. Orio, ohorezko txandatik kanpo geratu arren, lehenengo izan zen bere txandan eta laugarren geratu zen sailkapen nagusian, Kaikuren atzetik.
|
|