ERDIALDEKO EUSKARAN
-Udaran pasa zaizun pasadizo bat? -Bai, ba geunden udaran nere oporretako etxian ta geunden kanpin-denda bat montatzen, ta justo egun artan kriston aizia ite zun, ta bukau genunen montatzia ba kanpin-denda egan atea zan. Ta nola terrenuak mas o menos ektarea bat neurtzen dun, ba nere aita ektarea baten korrika atea zan kanpin-denda baten atzetik. EUSKARA BATUAN -Udan pasa zaizun pasadizo bat? -Bai. Udan nire oporretako etxean geunden kanpin-denda bat muntatzen, eta egun hartan izugarrizko haizea egiten zuen. Muntatzen bukatu genuenean kanpin-denda hegan atera zen, eta lursailak hektarea bat neurtzen zuenez gutxi gorabehera, nire aita korrika atera zen lursail osoan zehar kanpin-denda baten atzetik.
0 Comentarios
Euskal Herria zazpi probintziatan banatuta dago. Lurralderik handiena Nafarroa Garaia da, 10.421km2 hartzen ditu, hau da, Euskal Herriaren azalera erdia. Txikiena, berriz, Zuberoa da, 814,5 km2-rekin. Nafarroa Garaia lurralde handiena izan arren, ez du biztanleria handiena. Bizkaiak ditu biztanle gehien, 1.139.131 baititu. Aldiz, Zuberoak du biztanleria txikiena, 15.514 pertsonekin. Biztanleak ez daude modu orekatuan banatuta, lurraldeen artean desberdintasun handia dagoelako naturaren ezberdintasunagatik (mendiak...) edo industrializazioagatik. Udalerri kopurua ez dator guztiz bat hedadurarekin, Nafarroa Garaia handiena da eta 272 udalerri ditu, Euskal Herriko gehienak, baina 113 udalerrirekin Bizkaia dago bigarren, baina ez da bigarren handiena, hirugarrena baizik. Biztanleriarekin ere ez dator bat udalerri kopurua, Bizkaiak baititu biztanle gehien. Udalerri gutxien dituena Lapurdi da, 41 ditu. Gaur egun, hau da, 2017an, datu hauek ditu Euskal Herriak: -Araba: -Biztanleria: 322.557. -Dentsitatea:107,66. -Azalera (km2): 3.311,88. -Udalerri kopurua: 53. -Bizkaia: -Biztanleria: 1.158.439. -Dentsitatea: 522,08. -Azalera (km2): 2.217. -Udalerri kopurua: 112. -Gipuzkoa: -Biztanleria: 714.360. -Dentsitatea: 373,02. -Azalera (km2): 1.909. -Udalerri kopurua:89. -Lapurdi: -Biztanleria: 243.466. -Dentsitatea: 283,75. -Azalera (km2): 858. -Udalerri kopurua: 41. -Nafarroa Beherea: -Biztanleria: 28.000. -Dentsitatea: 22. -Azalera (km2): 1.325. -Udalerri kopurua: 75. -Nafarroa Garaia: -Biztanleria: 644.566. -Dentsitatea: 61,72. Azalera (km2): 10.391. Udalerri kopurua: 272. -Zuberoa: -Biztanleria: 17.018. -Dentsitatea: 17. Azalera (km2): 814,5. -Udalerri kopurua: 43. Nire herriko datuak, hau da, Zarautzekoak, hauek dira: -Biztanleria: 22.915. -Dentsitatea: 1.548,31. -Azalera (km2): 14,80. |
|