TALDEKO KIROLEN EZAUGARRIAK -Harremanak egiteko zailtasunak dituzten haurrei besteekin harremanetan jartzen laguntzen die. -Gehiago erlazionatzen laguntzen dute, lagun berri gehiago egin ditzakezulako eta lagunekin harremana sendotu dezakezulako. -Entrenatzailearekin harreman txikiagoa egiten duzu bakarkako kiroletan baino. -Jokatzen ari zarela akatsen bat egiten baduzu talde osoari eragiten dio, ez zuri bakarrik. BAKARKAKO KIROLEN EZAUGARRIAK -Lagunak egiteko aukera txikiagoa da. -Egun txarra baduzu eta gaizki ari bazara jokatzen, zuri bakarrik eragiten dizu. -Haur lotsatienek kirol mota hau aukeratzen dute erosoago egoteko, baina sozializatzea komeni zaie. -Presioa txikiagoa denez, haur batzuek emaitza hobeak ematen dituzte. NIRE KIROLA
Nik saskibaloia egiten dut, eta nahi nuelako eta gustatzen zaidalako aukeratu nuen. Nire ustez ondo aukeratu nuen, lagun gehiago egin ditudalako eta lehengo lagunekin harremana sendotu dudalako.
0 Comentarios
|
|